ERABERRITZE ENERGETIKOA ERRIBERA 53AN

KOKAPENA
Deustuko erribera 53, Zorrozaurreko uhartea , Bilbao

DATA
2021

JARDUERA

Hiri- eta paisaia-testuinguru berezi batean kokatua, Erribera 53ko egoitza-eraikinaren birgaitzea Bilboko Zorrotzaurre uhartean dagoen ondare historikoa kontserbatzeko esku-hartze gutxietako bat da.

Fatxadarik estuena Bilboko itsasadarrera zuzenean begira duela, eraikin hau argi eta garbi nabarmentzen da uharteko hiri-profil nagusian antzeko altuera duten beste eraikinen artean. Bere arkitektura-bolumen sinplea, akabera leunekoa, erraztasun osoz hautematen da ingurunean, fatxada nagusiko behatokiak eta balkoiak egon arren.

Eraikinaren ezaugarri nagusiak fatxadako apaingarri bereziak eta kanpoko hutsuneen proportzio nabarmen bertikalak dira, horma-egituretan oinarritutako eraikuntza-sistema tradizionalaren ondorioz. Barne-egitura pinotea-egurrezko portiko batzuei dagokie, eskuadria handikoak. Hala ere, aurretik zuen eraikuntza-egoerak gravitatezko egitura-asentatze bat erakusten zuen ipar-mendebaldeko izkinan.

Arkitektura esku-hartze honen helburua eraikinaren beraren esentzia balioan jartzea da, eta, aldi berean, haren ezaugarri termiko orokorrak eta erabiltzaileen erosotasun-baldintzak nabarmen hobetzea. Eraikuntza-kalitate baxuko atzeko bolumena ezabatu da, eraikinaren jatorrizko bolumena berreskuratuz, eta etxebizitzei zuzenean lotuko da kanpoko terraza barriak sortu dira. Kanpoko fatxadei dagokienez, kanpotik isolamendu termikoko sistema bat ezarri den arren, lehengo moldurak naturaltasun osoz integratu dira, jatorrizko arkitektura eta eremu horretako hiri-pasaian duen presentzia kontserbatuz.

Eraikinaren barne-bizigarritasunari dagokionez, kontsumo energetiko baxuko lau etxebizitza sortzea lortu da,eraikinaren beraren arkitektura galdu gabe. Deskribatutako esku-hartzeak hormaren fabrikako testurak eta barne-espazioateko azal abstraktuago berria konbinatu nahi ditu, material tradizionalak eta elementu garaikideak harmonian bizi diren gelak sortuz.

Dinamismoa, espazio-malgutasuna eta erosotasuna izan dira Erribera 53 eraikinaren egokitzapenaren ardatz naturalak. Hori guztia prozesuaren fase bakoitzean kontrol ekonomiko xehe, zehatz eta zorrotz baten bidez garatu da, proposamenaren bideragarritasuna eta erreforma-proiektua globalaren itxura egokia bermatuz.